euskaraespañol

Biktimen Mundua(k)

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/23 Noiz arte: 2015/09/22, 16:00 - 08:55

Irudia

Deskribapena

Nazioarteko mintegiak biktimaren irudiaz eta konplexutasunaz hausnartuko du gaur egungo gizartean

Asteazkenean, irailak 23, 16:00etan, Bizkaia Aretoan Biktimen Mundua(k) Nazioarteko Mintegia hasiko da. Jardunaldian, ostiralera arte, hilak 25, biktimek gizarte garaikidean duten irudiaz eta konplexutasunaz gogoeta egingo dute, zehazki, genero indarkeriaren biktimez, jatorri politikoa dutenez eta trafikoaren biktimez hitz egingo dute, baita haurtxoen lapurretaz ere. UPV/EHUko Soziologia 2 Saileko Identitate Kolektiboen Ikertegiak antolatu du mintegia.

Topaketan biktimen elkarte hauek hartuko dute parte: Haize Berria, PAT-APAT, Red Aqua, Todos los niños robados son también mis niños eta SOS Bebés Robados Euskadi. Aldi berean, nazioarteko adituak ere bilduko dira, besteak beste, Francisco Ferrándiz CSICeko antropologoa, Sandrine Lefranc Université París OUEST-Nanterre-ko ikertzailea eta Imanol Zubero UPV/EHUko ikertzailea. Ostegunean eta ostiralen mahai-inguru hauek egingo dira:

Humanos, ciudadanos y víctimas

El derecho y las víctimas

Los gobiernos de las víctimas

Las víctimas, el arte, el lenguaje

Mintegiak lau urteko ikerketa-proiektu hau itxiko du: Mundo(s) de víctimas. Dispositivos y procesos de construcción de la ‘víctima' en la España contemporánea. Estudio de cuatro casos paradigmáticos (CSO2011-22451). Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak Ikerketa, Garapena eta berrikuntza I+G+b programako laguntza eman zion. UPV/EHUko Soziologia 2 Saileko irakasle eta Identitate Kolektiboen Ikertegiren koordinatzaile Gabriel Gatti proiektuaren ikertzaile nagusia da.

Osteguneko eta ostiraleko jardunaldiak irekiak izango dira.