euskaraespañol

Softwarearen bidez definitutako komunikazio sareei buruzko nazioarteko astea

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/02 Noiz arte: 2015/09/28, 09:00 - 13:05

Irudia

Deskribapena

Lehenengoz egingo da Bilbon UPV/EHUko Komunikazioen Ingeniaritza Sailak antolatutako Europako Tailerra

Astelehenean, irailak 28, 09:00etan, Bizkaia Aretoan, softwarearen bidez definitutako sareen (Software Defined Networks, SDN) arloko prestakuntzaren eta berrikuntza teknologikoen trukearen nazioarteko astea hasiko da. HandsOn / Hackathon (prestakuntza eta aplikazio praktikoa) jardunaldiak hilaren 28an eta 29an (astelehena eta asteartea) egingo dira. EWSDN zientzia topaketa (softwarearen bidez definitutako sareei buruzko Europako tailerra) irailaren 30ean (asteazkena) hasi eta urriaren 2an amaituko da. Europan gai horren inguruan egiten den topaketa zaharrena lehenengoz egingo da Bilbon. Eta UPV/EHUko Komunikazioen Ingeniaritza Sailak antolatu du.

Aste teknologiko horretan, aztertuko da softwarearen bidez definitutako sareek zer-nolako aukerak jartzen dituzten adituen eskura, sare eta komunikazio zerbitzu dinamikoagoak eta balioaniztunagoak diseinatzeko. Hitzaldi zientifikoak, adituen panel bat, erakusleak eta osoko hitzaldiak egingo dira. Hizlarien artean, aipatzekoa da Curt Beckmann, Ipar Amerikako Brocade enpresako teknologiako arkitekto burua eta ONF (Open Networking Foundation) elkarteko kidea.

Software bidez definitutako sareak (Software Defined Networks, SDN) paradigma berria dira kalitate, malgutasun eta segurtasun handiagoa eskatzen duten komunikazio sare eta zerbitzuen ikuspegitik. Milioika dispositibo berrik (adibidez, gauzen Internet, IoT), datuak gorde edo trukatzeko hodeiek, informazio kopuru handien (Big Data) tratamenduak edo etorkizuneko haririk gabeko komunikazioen bosgarren belaunaldiak (5G) erakutsi dute komunikazio azpiegitura berriak sortu behar direla: malguagoak eta eraginkorragoak energiari eta bandaren zabalerari dagokionez, eta askoz ere modu dinamikoagoan kudeatuak. Softwarearen bidez definitutako sarea da, hain zuzen ere, helburu horiek lortzeko tresna egokiena.