euskaraespañol

Ekintzailetza: Jakintzaren sorreratik merkaturaino

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/30 Noiz arte: 2015/09/24, 09:00 - 14:50

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, irailak 30, 9.00etan hasita, Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideo-hitzaldietarako aretoan INIZIA 2015 jardunaldia burutuko da ‘Ekintzailetza: Jakintzaren sorreratik merkaturaino' izenburuaz. Jarduera honek Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonala, Arabako campuseko ikasleak eta ikertaldeak ditu jasotzaile, bai eta UPV/EHUrekin loturiko pertsonak ere.

Ekintzailetza prozesu konplexua da, jakintzaren sorreratik bertatik abiatu eta produktua, prozesua edo zerbitzua enpresa negozio bihurtu arte hatzen duena. Mintegi honen bidez, unibertsitateetan sortutako zenbait patente eta teknologia balioztatu eta merkaturatzeko izan diren esperientziak eta gomendioak azaldu eta eskaini ahal zaizkio bertaratuko direnei. Ponentzia UNIVALUEren esku (www.univalueg9.com) egongo da, UPV/EHUk beste zortzi unibertsitaterekin batera, G9 taldearen barruan, sortutako enpresa, teknologia unibertsitate eta enpresen artean transferitzeko prozesua bizkortzeko.

Jardunaldia INIZIA programaren barruan kokatzen da, Arabako enpresa eta berrikuntza guneak (CEIA) eta UPV/EHUren Arabako campusak ekintzailetza zabaltzeko sustatuko programa.

Izenemateak, irailaren 28 baino lehen, aitziber.elizondo@ehu.eus helbide elektronikoan.