euskaraespañol

XVIII. jardunaldiak: historia zinemaren bidez

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/30 Noiz arte: 2015/09/29, 19:00 - 10:11

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Valentín Foronda Gizarte Historiarako Institutuak Historia zinemaren bidez izeneko XVIII. jardunaldiak antolatu ditu, irailaren 30ean hasita Dendarabako Vital kutxaren fundazioaren aretoan burutuko diren lau saiotan egingo direnak. Proiekzioak 19.00etan hasiko dira eta sarbidea dohainekoa izango da aretoko edukiera bete arte.

Edizio honetan, ‘Biktimen unea. Terrorismoaren historia eta oroimena Europan' izenburua daraman honetan, lau film proiektatuko dira eta gai honetan benetako adituek aurkeztuko dituzte honako egutegi honi loturik:

- Asteazkenaz, irailak 30, ‘The Boxer' filma, Jim Sheridan-ek 1997.ean zuzenduta. Gaizka Fernández de Soldevilla institutuko irakasleak egingo du filmaren aurkezpena.
- Asteazkena, urriak 7, Juan Antonio Bardem-en ‘Siete días de enero'  (1979). Filma Javier Tébar Hurtado Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasleak aurkeztuko du.
- Asteazkena, urriak 14, Ana Mugarren-en ‘El precio de la libertad' (2011). Honen aurkezlea Fernando Molina izango da, UPV/EHUko irakaslea.
- Asteazkena, urriak 21, Volker Schlondorff-en ‘El silencio tras el disparo' (Die Stille nach dem Schuss) (2000). Alberto Cañada Nafarroako Filmotekakoak aurkeztuko du.