euskaraespañol

Dantzan ikasteko ikastaroa hasiko da EHUkulturarekin

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/05 Noiz arte: 2015/10/02, 18:00 - 11:46

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, urriak 5, 18:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), euskal dantza ikastaroen eskaintza hasiko da, EHUkulturak antolatuta. AIKO Taldea arduratuko da ikastaroen gidaritzaz, dantza egin eta euskaraz hitz egiteko metodologia berritzailea eskainiz.

Euskal dantza ikastaroak, @EHUkultura-ren ekimenetako bat, Bilbon ospatuko dira, astelehen guztietan, urritik ekainera bitartean, eta ikasleek kredituak eskuratzeko aukera izango dute. Parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea. Bi txanda daude: 18.00etan, oinarrizko formazioa, eta, 19:30etan, dantzagunea, apur bat gehiago dakiten ikasleentzat. Urriko saioak doan izango dira.