euskaraespañol

Unibertsitate arteko euskarazko IV. eztabaida liga

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/09 Noiz arte: 2015/10/06, 09:00 - 14:58

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, urriak 9, 9.00etan hasita, abian jarriko da unibertsitate arteko euskarazko IV. eztabaida liga. Aurretiko saioak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean garatuko dira eta finala Euskal Parlamentuaren egoitzan egingo da.
UPV/EHUren Euskararen arloko Errektoreordetzak eta Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko

Errektoreordetzak antolatuta, aurtengo edizio honetan Mondragon unibertsitateko, Deustuko unibertsitateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Euskal Herriko Unibertsitateko taldeek hartuko dute parte.

Programa
- 9:00: Aurretiko fasea Letren Fakultatean (0.02 ikasgela).
- 12:00: Antolatzaileen eta ekipo parte hartzaileen harrera Euskal Parlamentuan.
- 12:30: Finala. Plenoen aretoa. Gaia: Nahikoa parte hartzen du gure gizarteak politikan?
- 14:30: Sari banaketa. Euskal parlamentuko Tomas Moro aretoan.