euskaraespañol

Tuberkulosiak Bizkaian izan duen eraginari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/14 Noiz arte: 2015/10/13, 19:00 - 09:25

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean eta ostegunean, urriak 14 eta 15, 19:00etan, Bizkaiko Foru Liburutegiko hitzaldi aretoan (Diputazio kalea 7, Bilbo), tuberkulosiari eta gaitz honek XIX. eta XX. mendetan Bizkaian izan duen eraginari buruzko hitzaldiak eskainiko dira. Era berean, Ledo Dispensarioa ere gogoratuko da, Santa Marina ospitalearekin batera tuberkulosiaren aurkako lanean zutabeetako bat izan zena Bizkaian.

Hitzaldi hauek, irailaren 18an inauguratu eta urriaren 17ra arte ikusgai izango den "Tuberkulosia: Ledo Dispensarioaren 100 urtebetetzea" erakusketarekin lotuta antolatu dira. Erakusketa honen antolaketan parte hartu dute Anton Erkoreka erakusketaren komisarioa eta Medikuntza Historiaren Euskal Museoko zuzendariak, Francisco Etxeberria forentsea eta UPV/EHUko irakasleak, Lourdes Errasti Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, José Ramón Gurpegui UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakasleak, Begoña Madarieta Medikuntza Historiaren Euskal Museoko administratzaileak, Juan Gondra Bilboko Udaletxeko medikuak, eta Ricardo Franco medikua eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kideak.

HITZALDIEN PROGRAMA:

Urriak 14, asteazkena, 19:00:

Kepa Lizarraga: ‘El Dispensario de lucha antituberculosa Ledo'.
Juan Gondra: ‘La tuberculosis a principios del siglo XX en Bilbao'.
Ricardo Franco: ‘La enfermedad tuberculosa en los siglos XX y XXI'.

Urriak 15, osteguna, 19:00:

Anton Erkoreka: ‘Enfermedades infecciosas emergentes: tuberculosis, ébola, sida, chikungunya…'.
Francisco Etxeberria, Lourdes Errasti: ‘La determinación de la enfermedad en los huesos: tuberculosis'.
José Ramón Gurpegui, Begoña Madarieta: ‘Tisis, tuberculosis desde Hipócrates hasta Koch'.