euskaraespañol

ANIHO nazioarteko I. kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/29 Noiz arte: 2015/10/27, 09:00 - 12:22

Irudia

Deskribapena

Urriaren 29 eta 30ean burutuko da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultatean ‘Antzinate klasikoa eta nazio modernoak Mundu Zaharrean eta Mundu Berrian' ANIHO nazioarteko I. kongresua. Honako kongresu honek hausnarketarako eta eztabaidarako foro bihurtu nahi du iragan grekolatindarrak identitate kolektibo modernoen osaeran izan dituen eraginen inguruan eta jatorri geografiko eta diziplina ezberdinetako espezialistak bilduko ditu.

ANIHO ikerketa proiektuak Grezia eta Erromaren papera aztertu gura du XVIII eta XIX. Mendeetako zenbait historiografia nazionaletan, bai eta garai berean mundu klasikoaren inguruan osatutako adierazpide kultural eta politiko ezberdinetan ere. Ikertalde honen lanaren fruitu eta emaitzak nazioarteko kongresu honetan emango dira argitara.

Informazio gehigarria