euskaraespañol

Artea eta arlo publikoari buruzko mintegia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/29 Noiz arte: 2015/10/28, 18:00 - 12:12

Irudia
Stine Hebert

Deskribapena

Ostegunean, urriak 29, 18:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbao), mintegi bat burutuko da ‘Cómo se construye esfera pública desde las prácticas artísticas y las pedagogías críticas' izenburupean. EHUkulturak (Bizkaia) eta Consonnik antolatu dute Arte-ikerketarako laborategia den LaPublika proiektuaren egitarauaren barruan.

Hitzaldi bik osatuko dute mintegi hau eta gazteleraz eta ingelesez aldibereko itzulpenarekin burutuko dira. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

Stine Hebert arte historialaria eta kuradore danimarkarrak ‘Modelos de organización' (Antolakuntza ereduak) izango du mintzagai. Hebertek, batez ere, ekoizpen artistikoaren baldintzak aztertu dituzten ikerketen inguruan garatu du bere lana eta, bere esanetan, "asko hitz egin da goi-mailako hezkuntzaren ustezko krisiari buruz. Unibertsitateak eta arte eskolak behin eta berriro presiopean dauden bataila-eremu bezala definitu daitezke, klima politikora eta egoera ekonomiko aldakorrera egokitu behar direlako". Horregatik, Herbet hainbat galderari erantzunak bilatzen saiatuko da, hala nola, zein potentzial dituzte hezkuntza antolatzeko eta ikasteko lana ulertzeko beste eredu batzuek? Edota, zin motatako harremanak sortzen dira gu geu antolatzen garenean?

Bani Brusadin azken 15 urteetan artea eta aktibismoari buruzko hainbat proiektutan parte hartu duen ikerlari eta kultura ekoizle independenteak ‘Esfera pública troll' (Trollen esparru publikoa) izenburupean mintzatuko da. Brusadinek dio komunikabideetan ematen diren fake edo faltsifikazioak direla "beste egoera batean pentsaezinak diren erreakzioak sortu eta interes politiko eta ekonomiko handiengatik gutxitutako eta intoxikatutako eremu publiko bat berriro ireki nahi izan dituzten medioen zilegitasunari eginiko eraso sinboliko zoliak (edo ez hain zoliak) direla". Brusadinek aztertuko du, besteak beste, nola arteak diferentziaren bat ezarri dezakeen eszenatoki honetan.