euskaraespañol

‘Ajuste personal y social' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2015/10/30 Noiz arte: 2015/10/28, 12:30 - 12:56

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, urriak 30, 12.30etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko gradu aretoan ‘Ajuste personal y social. Investigación psicoeducativa' liburua aurkeztuko da Erein editorialak argitara eman berri duena eta Psikor euskal unibertsitate sistemak aintzat hartutako ikertaldeak azken hogeita bost urteetan izan duen ibilbidea jasotzen duena.

Ekitaldiak, Javier Garaizar Arabako campuseko errektoreordea eta Elena Agirre Irakasleen unibertsitate eskolako zuzendaria buru izango dituenak, zenbait testuinguruetara moldatu eta doitzeko jakintzari buruz egindako ekarpen nagusiak jorratuko ditu, nagusiki gazte eta nerabeen kasuan: familia, eskola, eremu pertsonala, kirolarena…Liburuan jasotako azterketek batera dituzte, premisa teoriko eta metodologiko amankomunez harago, perspektiba psikologikoa eta hezkuntza gakoekiko interesa, doiketa psikosoziala sustatzerakoan.

Liburuaren idazketan parte hartu duten 19 pertsonak Psikor ikertaldeko kide dira. UPV/EHUko irakasleak dira, gehienak Arabako campusean dihardutenak eta, zehazkiago, Vitoria/Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolan Liburua Alfredo Goñi Grandmontagne irakasleari egindako omenaldia da, erretiratu egin baita.