euskaraespañol

‘Diario Camaleón' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/03 Noiz arte: 2015/11/02, 19:00 - 09:51

Irudia

Deskribapena

Asteartean, azaroak 3, 19.00etan Unibertsitate Pabilioiko ELKAR Campus liburu-dendan (Apraiztarrak, 1. Vitoria-Gasteiz) Marco Julio Robles mexikar idazlearen ‘Diario Camaleón' liburua aurkeztuko da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean doktoregai izanik.

Marco Julio Roblesen ipuinak behatzaile handi baten lana dira, oso ingurugiro aztoragarriak sortzeko gai, enigma zinez trinkoak, Inés Arredondo edo Raymond Carver-en zenbait kontakizun gogora ekartzen dizkigutenak. Idazkera fin eta arretatsua duela, harri koxkorretan utzitako mezuak bailiren planteatzen ditu galderak. Bere bideari jarraituko zaion irakurleak ustekabe oso onak topatu ditu, besteak beste, erreminta oso ongi darabilen ahots berria eta gauza zaharren inguruan oso mezu berria dioskun begirada bat aurkitu.

Honako hauek hartuko dute parte aurkezpenean:
- Josebe Martinez, UPV/EHUko literatura irakaslea.
- Marco Julio Robles, idazlea.