euskaraespañol

Orainaldiaren historiak/istoriak. Dokumentutik dokumentalera

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/04 Noiz arte: 2015/11/02, 09:00 - 12:42

Irudia

Deskribapena


UPV/EHUko antolatuko kongresuan dokumentuaz, artxiboaz eta oroimenaz hausnartuko da

Asteazkenean, azaroak 4, 09:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) hasiko da Orainaldiaren historiak/istoriak. Dokumentutik dokumentalera Asociacion Española de Semiótica elkartearen Nazioarteko XVI. Kongresua eta UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailaren Nazioarteko V. Kongresua.  Ikertzaile hauek hartuko dute parte: Paolo Fabbri (Centro Internazionale si Scienze Semiotiche CISS de Urbino. Italia) François Rastier (Centre National de la Recherche Scientifique CNRS, Francia), José Romera ( UNED) eta Jorge Lozano (Universidad Complutense de Madrid). Halaber, Jaime Chávarri zine- zuzendaria eta dokumentalista etorriko da. Kongresua ostiralean, hilak 6, 19:00etan Bilboko Arte Ederren Museoan amaituko da. Bertan, Bonotto, una fabbrica di pensier dokumentala proiektatuko da.

Nazioarteko kongresuak dokumentuen zereginaz eta lekuko, testigantza eta froga gisaren erabilerez gogoeta egingo dute, baita artxiboaz eta oroimenaz ere. Eta, gainera, aukera izango da Umberto Eco idatzitako Tratado de Semiótica General liburuaren 40. urteurrena ospatzeko. Bestalde, Jaime Chávarrik asteazkenean, hilak 4, 15:00ean Cómo vivir juntos: Creatividad, Información y Persuasión en el relato documental mahai-inguruan hartuko du parte.

Kongresuaren hasieran parte hartuko dute:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Josu Amezaga, UPV/EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko zuzendaria
  • Jorge Lozano, AESko presidentea
  • Santos Zunzunegui, kongresuko presidentea

 

Osoko hitzaldiak:

Azaroak, 4.

  • 10:30. José Romera. El Centro de investigación de Semiótica Literaria, Teatral y Nuevas Tecnologías: los documentos base de la reconstrucción de la vida escénica actual y la escritura autobiográfica. UNEDko katedradrunak sortu zuen SELITEN@T Ikerketa-zentroa. Bere ikerketa-lerroak hauek dira: Espainiako eszeniko bizitzaren berreraikitzeko antzerkiaren ikerketa, autobiografiko idazmena eta gaurko literarura
  • 10:30 Jorge Lozano Presencias del presente: entre procesos graduales y momentos explosivos Madrilengo Universidad Complutenseko katedradunak Asociación Española de Semiótica erkundearen burua da. Sekretua, gezurra kontzeptuak lan egiten ditu, baita Wikilekasa ere.

Azaroak, 5.

  • 9.30 François Rastier. .doc: humanités numériques et sémiotique des cultures  Centre National de la Recherche Scientifique CNRS zentroaren ikerketa-zuzendariak kulturaren semiotikan ardatzen du bere interesa. Texto!Textes@Cultures aldizkaria zuzentzen du.
  • 15.00 Santos Zunzunegui. Despellejar el mundo: de la ventana al espejo UPV/EHUko katedraduna idazlea eta zine espainolaren historialaria da

Azaroak, 6.

  • 9.30 Paolo Fabbri.  Tra(s)duzioni testuali tra Dante e Galileo: versi, diagrammi, icone  Urbinoko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Semiotika Zentroaren sortzailea semiotika arloan ikertzaileen gailenenetariko bat da. Ikerketa-eremeuen nagusietarikoak hauxek dira: pasioak, interneta, zientzia-dibulgazioa eta zeinu hizkuntza, besteak beste.