euskaraespañol

‘Emakumeek zientzia egiten dute' zikloaren edizio berri bat hasiko da

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/05 Noiz arte: 2015/11/03, 19:30 - 14:08

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 5, 19:30etan, Bidebarrietako Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4. Bilbo), ‘Emakumeek zientzia egiten dute/Ellas hacen ciencia' zikloaren edizio berri bati hasiera emango zaio Medikuntzan doktorea eta Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko ikerlaria den Elena Aldasoro Unamunok ‘La ciencia en medicina, ¿perjudica la salud de las mujeres?' izenburupean emango duen hitzaldiarekin. Ziklo honek azaroko ostegun guztietan izango du jarraipena eta sarrera librea eta doan izango da tokiak bete arte.

Aldasorok aurreratu duenez, bere hitzaldian nabarmenduko du "osasun arloko ikerketen bidez sortzen den ezagutza partziala da zientziaren ikuspuntu androzentrikoaren ondorioz, bai gizakiekin zein animaliekin ere, bere azterketa eta ikerketetarako emeak baino ar gehiago erabiltzen baitute. Arazo honen zeharkako eraginak dira, alde batetik, aurrerapen gutxiago ematen direla emakumeen osasun arretan eta, bestetik, emakumeetan erabiltzen den medikuntza, gaur egun, neurri txikiagoan dago oinarrituta ebidentzian gizonezkoena baino".

‘Emakumeek zientzia egiten dute' hitzaldi-sortak egun hauetan jarraituko du:

  • Osteguna, azaroak 12. ‘Sexo, Ciencia y Sociedad: ¿un triángulo que todavía importa?'. Flora de Pablo. Ikerkuntzako irakaslea. Ikerketa Biologikoetako Zentroa, CSIC, Madril. AMIT elkarteko presidente ohia.
  • Osteguna, azaroak 19. ‘Conversando con María J. Yzuel'. María Josefa Yzuel Gimenez, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle emeritua. Argiaren eta argian oinarritutako Teknologien Nazioarteko Urtearen Espainiako Batzordeko presidentea (2015). Javier San Martín. Kazetaria eta Zientziaren Komunikazio Sozialaren ikertzailea UPV/EHUn.
  • Osteguna, azaroak 26. ‘Rosalind Franklin: la científica del ADN a quien quisieron ignorar'. Gotzone Barandika. Zientzia Fisikoetako doktorea eta Kimika Inorganikoko Saileko irakaslea, UPV/EHUn.