| English
-
Edateko ura tratatzeko instalazio eramangarrien fabrikazioa, Think Big 2022 enpresa-ideiarik onena
-
Etxetresna elektrikoen balio-bizitza optimoa aztertu dute, ingurumen-inpaktuak murrizteko
-
Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak buia ozeano-meteorologiko berria instalatu dute Bizkaiko uretan pertsonen segurtasunerako erabiltzeko
-
TECNALIAk eta UPV/EHUk areagotu egin dute beren lankidetza indar handiagoz aritzeko ikerketan eta enpresetarako ezagutza transferentzian
-
Pornoaren gehiegizko kontsumoak eragin kaltegarria dauka gazteen osasunean eta afekziozko ikaskuntzan
Manuel Estrada diseinatzaile grafikoaren erakusketa Bizkaia Aretoan
Noiz eta non
Noiztik: 2015/11/24 Noiz arte: 2015/12/09

Deskribapena
Abenduaren 9ra arte, asteazkena, 19:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) irekita egongo da La huella del pensamiento de diseño. Los cuadernos de Manuel Estrada erakusketa. Manuel Estrada diseinatzaile grafikoaren esposizioa astelehenetik igandera arte irekita egongo da eta ordutegiak hauek izango dira:
Astelehenetik ostiralera arte: 8:00etatik 20:00etara arte
Larunbatak eta igandeak:
• Goizez, 10:00etatik 14:00etara arte
• Arratsaldez, 16:30etatik 20:00etara
Sarrera doanik da.
Erakusketa hori UPV/EHUk diseinu grafikoarekin zerikusia duten ekimen kulturalak bultzatzeko sortutako EHUdiseinuaren Campusa baitan kokatzen da; halaber, Bilbao Bizkaia Design Week ekimenean parte hartuko da jardunaldiarekin.
Esposizio horrek diseinatzailearen lanik pertsonal eta ezezagunena biltzen du. Manuel Estradaren koadernoak testuaren eta ikusmenaren bidez adierazitako pentsamenduaren erregistroak dira, baita euskarri bat ere oroimena kanporatzeko, ideien eta informazioaren artxibategi bat, eguneroko inspirazioarentzako eta egunkari pertsonal batentzako lekua. Gogoetarako gune bat, azken batean, diseinatzaileari bere hastapeneko ideiak, azaleratzen zaizkion ideiak irudikatzen uzten diona. Erakusketa honek Manuel Estradaren diseinu pentsamenduaren arrastoak aditzera ematen ditu.