euskaraespañol

Rivulets-en kontzertua Unibertsitate pabilioian

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/11 Noiz arte: 2015/11/10, 19:00 - 10:13

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 11, arabar campuseko Unibertsitate pabilioian Rivulets-en kontzertua izango da 19.00etatik abiatuta, ehukultura programazioko jardueren barruan.

Rivulets-ek (Nathan Amundson-ek darabilen alter egoa bere burua ezkutatzeko) I Remember Everything aurkeztuko du. Disko preziosistak egiten urteak pasa ondoren, lan berri honetan, itxura batean, lirudike bolumenaren aldeko talentu guztia bildu duela, zenbaitetan, zaratara iritsita, ohikoak izan dituen patxadazko paisaiak inola era alboratu gabe. Disko horretan intentsitatea gauza primarioa bilakatu da, gogoan dugun Jason Molinak (Nahan-ek ordain elektrikoa eskaintzen dio diskoan "Ride on, Molina"rekin) apokalipsiko zaldiei dei egin balie bezala baxua eta bateria joz eta lehenengo planoan guztiz rock dinamikapean ez dagoen gitarra elektriko batek kraskatuz.

Oraingo honetan, Amundson-ek, bakarkako hamaika biraren ostean, luxuzko banda izango du lagun Magnolia Electric Co taldeko kideek osatuta, jada aipatutako Jason Molina, Jennifer Gentle eta Jandek/en azken musika banda.

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.