euskaraespañol

‘César González Mínguez irakaslearen omenezko azterlanak' liburuaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/11 Noiz arte: 2015/11/10, 13:00 - 10:08

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 11 dituela, 13:00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan ‘César González Mínguez irakaslearen omenezko azterlanak' liburua aurkeztuko da. Lan honetan biltzen dira hamabost historialariren lanak, gehienak Erdi Aroko adituak izanik, jada erretiratutako González Mínguez irakaslearen gustu eta espezialitatekoak izandako gai, pertsonaia, toki eta kronologiak jorratuz.

Ekitaldiak Javier Garaizar Arabako Campuseko errektoreordea izango du buru eta lagun izango ditu Iñaki Bazán Letren Fakultateko dekanoa, José Ramón Díaz de Durana Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia saileko zuzendaria, José Antonio Munita saileko irakasle eta idazlaren koeditore, Ernesto García eta Ernesto Pastorrekin batera.