euskaraespañol

Minbiziaren aurkako borroka: elikaduraren garrantzia

Noiz eta non

2015/11/11 2015/11/11, 19:00 - 21:00

Irudia
Irudia: By BobPetUK [CC BY 2.0], via Wikimedia Commons

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 11, 19:00etan, Bilboko Azkuna Zentroko Bastida Aretoan (-1 solairua) (Arriquibar, 4. Bilbao) Arkaitz Carracedo CIC bioGUNEko Ikerbasque ikertzaileak emango du 'Minbiziaren aurkako borroka: elikaduraren garrantzia' izeneko hitzaldia.

Gero eta informazio gehiago dugu gure inguruko eragile ezberdinek (elikadura, kutsadura, eguzkia eta bestelako konposatu fisiko, kimiko eta biologikoak) minbizi bat garatzeko ditugun aukerak nola baldintzatzen duten jakiteko. Zer da honi buruz jakin behar duguna, eta nola jokatu behar dugu? Hitzaldi honetan ikertzaileen lana nolakoa den eta haien emaitzak nola komunikatzen dituzten azalduko da.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da. Hitzaldi honek Asociación Española Contra el Cáncer-en (AECC) babesa du.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, aretoa bete arte