euskaraespañol

Gizarte Politikari buruzko XIX. kongresua

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/12 Noiz arte: 2015/11/11, 09:30 - 08:53

Irudia

Deskribapena

Azaroaren 12 eta 13an Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusean garatuko da Gizarte Politikari buruzko XVIII. Kongresua, oraingo honetan ‘Ondoezaren estatuari aurre egiteko ekintza kolektiboa eta lan psikosoziala' izenburua hartuta. Kongresua UPV/EHUren Vitoria/Gasteizko Gizarte Langintzako U.E.k, IKUSBIDE ikasketa eta dokumentazio guneak, Salhaketa elkarteak eta Parte Hartuz Zientzia eta Teknologia Sareko Ikerketa Taldeak antolatutakoa da.

Edizio honetan bi erronka jorratu nahi dira. Lehenengo eta behin, gizarte ondoezaren egoeren erradiografia egin nahi da, egun gizartean gertatzen direnak, hala nola, gizarte patologien hedapenak, estatuek emandako erantzun hertsatzailea eta eskubideen murrizketak, behartutako migrazioei loturiko gizarte indarkeriaren gehikuntza eta kronifikazioa, erakunde itxialdirako eskubidea eta bestelakoak. Bigarrengoz, gizarte ondoezaren aurka jarduteko gakoak erakutsi nahi dira, ekintza kolektiboen ekimenetatik eta biktimei eskaini beharreko lan psikosoziala oinarri hartuta.

Inaugurazio ekitaldia azaroaren 12an izango da, 9.30etan hasita, UPV/EHUren Letren Fakultateko Areto Nagusian eta bertan egongo dira Javier Garaizar Arabako Campuseko errektoreordea, Charo Ovejas Vitoria/Gasteizko Gizarte Langintzako U.E.ko zuzendaria eta César Manzanos kongresuaren koordinatzailea.