euskaraespañol

Diplomen banaketa Zientzia eta Teknologia Fakultatean

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/12 Noiz arte: 2015/11/10, 18:00 - 12:53

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 12, 18:00etan, UPV/EHUren Areto Nagusian (Sarriena auzoa z/g, Leioa), 2014-2015 promozioari dagozkion diplomak banatzeko ekitaldia egingo du, ikastetxearen zaindaria den Alberto Handiaren ospakizunaren baitan.

Ekitaldian parte hartuko dute Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketaren arloko errektoreorde Fernando Plazaolak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekano Esther Domínguezek, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuorde Estíbaliz Hernáezek eta ikastetxeko Idazkari Akademiko Osane Oruetxebarriak.

Zientzia eta Teknologia Fakultateko XLIII. promozioak 2014/2015 ikasturtean ikastegian eman diren bederatzi titulu zientifiko eta teknologikoetatik ateratako 381 tituludun berri barne hartzen ditu, hots, Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, Bioteknologia, Fisika, Geologia, Ingeniaritza Elektronikoa, Ingeniaritza Kimikoa, Matematika eta Kimika.

Ekitaldian, 43. promozioko espediente akademikorik onenei ere saria emango zaie, aurten zehazki ondorengoei: Josu Aguirre Gomez eta Alba Elena Rodriguez Peñate (Biologian graduatuak), Andrea Goya Grocin (Biokimikan graduatua), Josu Lopez Fernandez (Bioteknologian graduatua), Ivan Esteban Muñoz (Fisikan graduatua), Aizeti Burgoa Beitia (Ingeniaritza Elektronikoan graduatua), Leire Ibarrola De Miguel (Ingeniaritza Kimikoan graduatua), Daniel Eceizabarrena Perez (Matematikan graduatua), Asier Carral Menoyo (Kimikan graduatua) eta Asier Larrazabal Orive (Geologian graduatua).

Halaber, diplomak banatuko zaizkie 2012/2013 ikasturteko aparteko lizentziatura saria lortu dutenei, hain zuzen ere, ondorengoei: Oihan Pla Azanza (Biologian graduatua), Patricia Riego Saavedra eta Ana Belén Morcillo Garcia (Fisikan graduatuak), Leire Dublang Irazabal (Bioteknologian graduatua), Garazi Egiguren Urkola (Biokimikan eta Biologia Molekularrean graduatua), Josué Tonelli Cueto eta Ricardo Grande Izquierdo (Matematikan lizentziatuak) eta Sandra Rodriguez Lopez (Kimikan lizentziatua).

María Luisa Fernandez-Gubieda Fisika Aplikatuan katedraduna UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean hitzaldia eskainiko die titulatu berriei ‘Magnetismo en bacterias y otros seres vivos' izenburupean.

Ekitaldian, omenaldia eskainiko zaie Fakultatean lanean 25 urte betetzen dituztenei eta azken urtean erretiroa hartu dutenei. Eta, azkenik, Enrike Azurzak zuzentzen duen UPV/EHUko Koruaren emanaldiarekin itxiko da ekitaldia.