euskaraespañol

Irakasleen eskolako ikasleen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/12 Noiz arte: 2015/11/11, 18:00 - 08:47

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 12, 18.00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian egingo da Vitoria/Gasteizko Irakasleen unibertsitate eskolako ikasleen graduazio ekitaldia.

Ekitaldian zehar, diplomak banatuko zaizkio arabar hiriburuko ikastegi honetan haur hezkuntza eta lehenengo hezkuntzako graduak amaitu dituzten 94 ikasleri, 80 emakumezko eta 14 gizonezko. Halaber, Carmen Muñoz Regueras Ramón Bajo ikastetxe publikoko irakasleak hitzaldia eskainiko du.

Graduazio ekitaldiak Javier Garaizar Candina UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea izango du buru eta Javier Alonso Aldama Euskal Gobernuaren unibertsitateetarako zuzendaria, Maite Fuentes Azpiroz Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien fakultateko dekanoa, Elena Agirre Basurko Vitoria/Gasteizko Irakasleen U.E.ko zuzendaria eta Haizea Domingo Bilbao eta Rakel Gamito Gómez ikasle graduatuen ordezkariak izango dira.