euskaraespañol

Vitoria/Gasteizko Enpresa Ikasketen U.E.ko ikasleen graduazioa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/18 Noiz arte: 2015/11/16, 18:30 - 18:30

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, azaroak 18, 18.30etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Vitoria/Gasteizko Enpresa Ikasketen unibertsitate eskolako gradu aretoan, enpresa administrazio eta zuzendaritzako graduko bigarren promozioa graduatzeko ekitaldia egingo da.

Javier Garaizar Arabako Campuseko errektoreordea izango da ekitaldiaren buru eta Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Borja Belandia Vitoria/Gasteizko udaleko alkateordea, Patxi Montaña La Vitorianako gerentea eta promozioaren aitabitxia eta Miren Artaraz eskolako zuzendaria izango ditu lagun.

Arabar erakunde batzuetako ordezkariak ere bertan egongo dira, hala nola,Julia Liberal AMPEAkoa,  Daniel López de Armentia, ekonomialarien euskal elkargokoa, Dorleta López de Lafuente, Gasteiz ONekoa, titulatuko den ikasleen gurasoekin batera.

Promozio honen aitabitxiak bere enpresako gestioaren alderdirik nabarmenen inguruan emango duen hitzaldiaren ostean, diplomak banatuko zaizkio ikasleei eta aitorpena egingo zaie promozioko espedienterik onenei, lehendabizikoz jasangarritasunaren inguruko gradu amaierako lanerako lehenengo saria, UPV/EHUn sortutako ekimen aitzindaria, ekonomia, gizarte eta ingurumenarekiko ikusmoldea hobekien integratzen duenarentzat.