euskaraespañol

María Josefa Yzuelek zientziaren aurpegi gizatiarrena erakutsiko du

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/19 Noiz arte: 2015/11/17, 19:30 - 09:56

Irudia
María Josefa Yzuel eta bere ikerketa taldea (Argazkia: AMIT)

Deskribapena

Ostegunean, azaroak 19, 19:30etan, Bidebarrietako Liburutegian (Bidebarrieta kalea, 4. Bilbo), ‘Emakumeek zientzia egiten dute/Ellas hacen ciencia' zikloaren hirugarren ospatuko da. Oraingoan, ‘Conversando con María J. Yzuel' izenburupean, solasaldi bat izango dute María Josefa Yzuel Gimenez Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle emeritua eta Argiaren eta argian oinarritutako Teknologien Nazioarteko Urtearen Espainiako Batzordeko presidenteak (2015) eta Javier San Martin kazetari eta UPV/EHUko Zientziaren Komunikazio Sozialaren ikertzaileak.

‘Emakumeek zientzia egiten dute/Ellas hacen ciencia' zikloa azaroko ostegun guztietan burutzen ari da eta sarrera librea eta doan da tokiak bete arte.

Yzuel eta San Martinen arteko solasaldiarekin Mª Josefa Yzuel ikerlariaren 50 urte baino gehiagoko ibilbidea hobeto ezagutzeko eta zientziaren aurpegi gizatiarrena deskubritzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Besteak beste, optikak gure eguneroko bizitzari egin dion ekarpenari eta 2015. urte honetan ospatzen den Argiaren Nazioarteko Urteari buruz hitz egingo dute. Adin guztietako pertsonei zuzendutako solasaldia izango da.

‘Emakumeek zientzia egiten dute' hitzaldi-sortaren azken saioa honako hau izango da:

  • Osteguna, azaroak 26. ‘Rosalind Franklin: la científica del ADN a quien quisieron ignorar'. Gotzone Barandika. Zientzia Fisikoetako doktorea eta Kimika Inorganikoko Saileko irakaslea, UPV/EHUn.