euskaraespañol

‘Alphabet' dokumentalaren proiekzioa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/25 Noiz arte: 2015/11/24

Irudia

Deskribapena

Asteazken honetan, azaroak 25, 18:00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan ‘Alphabet' dokumentala proiektatuko da, Erwin Wagenhofer austriar zuzendariaren lana. Egungo hezkuntza sistemari buruzko analisi kritikoa da eta azpimarratzen dituen problemetako bat da ikasleen sortze gaitasuna gero eta murritzagoa dela, eskolan barrena heziketa prozesuan aurrera egiten duten heinean.

Dokumentalaren egiteko, Wagenhofer munduko hainbat herrialdetatik bidaiatu da eta hezkuntza adituak kontsultatu. Hona protagonistak: Sir Ken Robinson (pedagogoa, hezkuntzaren alorrean izen eta izan handikoa, nazioartean aitortua); Yang Dongping (Beijing Institute of Technology eta Educación en el siglo 21 erakunde estataleko zuzendaria); Andreas Schleicher (Programm for International Student Assessment PISA azterlanen nazioarteko koordinatzailea); Gerald Hüther (burmuin ikertzailea Alemanian); Arno Stern (pedagogoa eta ikertzailea); Yakamoz Karakurt (DBHko ikaslea Alemanian); Thomas Sattelberger (2012 arte Deutsche Telekom AGko personal burua); André Stern (Arno Sternen semea); eta Pablo Pineda Ferrer (irakasle, aktore eta Down sindromedun lehenengo unibertsitate diplomatua Europan).

Proiekzioaren ostean, solasaldia egingo da Irene Sanz Madrileko Aprender fundazioko presidentearekin, hautabidezko hezkuntza baten ahalmen eta aukerez mintzatuko dena.