euskaraespañol

Uniekintzaile V. edizioko sariak banatzea

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/26 Noiz arte: 2015/11/25

Irudia

Deskribapena

Ostegunaz, azaroak 26, 18:15etatik aurrera, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideokonferentzia gelan, Uniekintzaile/Inizia sarien V. edizioaren emate ekitaldia izango da.  Javier Garaizar UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea eta Arantza Beitia Arabako Campuseko Garapeneko zuzendaria izango dira ekitaldiaren buru eta, berekin batera, ekitaldian edizio honetan parte hartu duten pertsonak.

Deialdi honen helburuen artean, nabarmentzekoa da enpresa bilaka litezkeen proiektuak sustatzea, unibertsitateak enpresa berriak sortzeko duen berrikuntza potentziala aprobetxatzea edo arabar elikagai nekazaritzaren sektorearen barruko ekimenezko jarduna bultzatzea.

Bi sari egon dira, lehenengoa, 4.000 eurotakoa eta bigarrena, 2.000 eurotakoa. Era berean, beste bi akzesit emateko aukera ere egongo da, bakoitza 1.000 eurotakoa. Sariok prestakuntza eta zerbitzu jardueretan baliatu beharko dira, proiektuaren analisi eta garapena helburu hartuta (kanpoko prestakuntza, aholkularitza, maketa eta prototipoak egin …).