euskaraespañol

Meatzeen eta Herri Lanen graduazioa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/26 Noiz arte: 2015/11/20, 18:00 - 12:06

Irudia

Deskribapena

Azken promozioan 81 ikaslek bukatu zituzten ingeniaritza ikasketak

Ostegunean, azaroak 26, 18:00etan, UPV/EHUko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Areto Nagusian  2014/15 promozioko gradua emateko ekitaldia egingo da. Joan den ikasturtean 81 ikaslek (56 gizon eta 25 emakume) amaitu zituzten ikasketak. Haietarikoek 56 (26 mutil eta 20 neska) amaitu zuten Ingeniaritza Zibileko Gradua eta 25 (20 gizon eta 5 emakume) Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua.

Ekitaldian, hauek hartuko dute parte:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Javier Alonso Aldama Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate zuzendaria
  • Asier Abunza, Bilboko Udaleko Hirigintza Saileko zinegotzi ordezkaria
  • Javier Goitia, Herri Lanen Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialeko idazkaria
  • Jonatan Rodríguez, Euskal Herriko, Nafarroako, Errioxako eta Soriako Energia eta Meatzeen Ingeniari Tekniko eta Graduatuen Elkargo Ofizialeko dekano-presidentea
  • María Josefa González, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza TUEko zuzendaria

Ekitaldian, Elkargo Ofizialeko ordezkariek gradu amaierako lanik onenaren sariak emango dituzte:

  • Ingeniaritza Zibilean Graduko Amaierako Lanik onena: "Proyecto de construcción de piscina climatizada con vestuarios y aparcamiento exterior en el Barrio de Ambasaguas, perteneciente al término municipal del Valle de Carranza, Bizkaia", Alejandro Cano Portillo egilea
  • Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzan Gradu Amaierako Lanik onena: "Modelización transitoria y optimización de fachada con PCM mediante software CFD". José Mª Mendibil Jambrina egilea

Bestalde, espediente akademiko onenei aintzatespena ere egingo zaie:

  • Alejandro Cano Portillo (Ingeniaritza Zibileko Gradua)
  • Sarai Crespo Santamaría (Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua)

Aldi beran, erretiro hartu duen Sara Ortueta Iturralde Eskolako administratzaileari omenaldia egingo diote.