euskaraespañol

Inklusio kirolari buruzko jardunaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/12/03 Noiz arte: 2015/12/02, 11:00 - 10:55

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, abenduak 3, 11:00etatik 14:00etara Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean inklusio kirolari eskainitako jardunaldia antolatu da. Jarduera hau ezindu psikikoen kirolen Errioxako federazioaren (FERDIS) lankidetzaz burutuko da.

Berriro ere, UPV/EHUk agerian jartzen du inklusioarekiko duen konpromisoa, Minusbaliatuen Nazioarteko eguna ospatuko baitu jarduera honen bidez. Aprobetxatuz Elvira Pascual Soares, Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien Fakultatean graduatu berria FERDISen ari dela lanean, unibertsitate instalaziootara etorriko da federazio hartako hamaika kirolarirekin batera. Monitoreak, Erasmus ikasle gisa Finlandian egon zenak EUDAPA diploma egiteko, harremanak mantentzen ditu fakultatearekin eta, honetara, 'Inklusio kirolari buruzko jardunaldia' bezalako ekintza bateratua antolatu ahal izan da. Goizez, jarduera praktikoa egingo da eta hitzaldi-solasaldi bat Jarduera Fisiko Inklusiboa irakasgaia egiten ari diren graduko azken ikastaroko ikasleekin, ikasketa planeko irakasgai nahitaezkoa izanik.