euskaraespañol

Dantza tailerra AIKO Taldearekin

Noiz eta non

Noiztik: 2015/12/15 Noiz arte: 2015/12/11, 18:00 - 09:18

Irudia

Deskribapena

Asteartean, abenduak 15, 18.00etan hasita, UPV/EHUren Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian, dantza tailer bat egingo da AIKO Taldearen eskutik. Elkarte honek Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatu berri duen hitzarmenaren emaitza da jarduera hau.

Tailerra, komunitate unibertsitarioarentzat ez ezik, publiko orokorrarentzat ere irekita egongo da, eta ondorioz, aukera paregabea eskainiko die dantza tradizionalak ikasi nahi dituzten guztiei, AIKO Taldearen metodo 'naturalagoa, lasaiagoa eta jostagarriagoa' froga dezaten, 'dantzan ikasteko beste era bat'.

AIKO Taldeak Arabako hiriburuan gauzatuko duen lehenengo esperientzia didaktiko honek jarraipena izango du datorren urteko otsailetik aurrera Dantzaldi Ibiltaria ikastaro iraunkorraren eskutik. Honela, 2016an, otsailetik ekainera bitarteko ostegunetan, prestakuntza-ekintza hau Arabako Campusean ere antolatuko da (90 minutuko asteko eskolak), interesatuta dauden pertsona guztiek hastapen mailan (18:00etan) nahiz maila aurreratuan (19:30etan) trebatzeko aukera izan dezaten. Dantzaldi Ibiltaria jende guztiarentzat dago irekita, baina UPV/EHUrekiko lotura dutenek eta 30 urtetatik beherakoek prezio bereziak izango dituzte matrikuletan.

Izena emateko epea jada irekita dago eta interesatuek bulegoa@aikotaldea.eus helbide elektronikoan eta 634 423 539 telefonoan eman ahal dute izena. Lehenengo kontaktua izan nahi dutenentzat, eskolak doakoak izango dira otsailean, eta ikastaro osorako matrikula gero egin ahal izango dute.