euskaraespañol

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako gradua sustatzeko hirugarren jardunaldiak

Noiz eta non

2016/01/18 2016/01/18, 15:30 - 13:07

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Esukal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateak burutuko ditu, urtarrilaren 18 eta 19an, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako gradua (EZT) sustatzeko hirugarren jardunaldiak, ‘Elikagaien zientzia eta teknologia (EZT) eta bere garrantzia XXI. Mendean' izena hartuta. Jardunaldietan batxilergoko 96 ikasle hartuko du bertako laborategietan, autonomi erkidegoko herri eta hiri ezberdinetatik etorritakoak.

Jardunaldi hauen bidez,Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduari buruzko informazioa zabaldu nahi da unibertsitatera etortzeko diren ikasleen artean, elikagaien teknologoaren lanbidearen berri emanez, berauen formazioa, gaitasunak, trebetasunak eta lanbide irteerak barne. Saioak euskaraz zein gaztelaniaz egingo dira arratsaldez 15.30etan hasi eta 19.00etan amaituta.