euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen diplomen banaketa ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/01/27 Noiz arte: 2016/01/25, 18:00 - 15:38

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, urtarrilak 27, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa z/g, Leioa), UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak 2014-2015 ikasturteko tituludunei diplomak emateko ekitaldia ospatuko du.

Ekitaldian izango dira Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua, Arturo Rodríguez UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa, Iñaki Ruiz Manzano Ekonomisten Euskal Elkargoko presidentea, eta Leire Barañano Azti-Tecnaliako Elikagaiak Ikertzeko Unitateko Balio zuzendari eta promozio honetako amabitxi izango dena.

Urtero ospatzen den ekitaldi honetan 56. promozioan lizentziatu eta graduatu diren 552 ikaslek duten gaitasuna aitortuko da. Iazko titulatuen kopurua honako hau da:

Lizentziaturako ikasleak:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza - BI: 120
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza - SS: 29
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza - VI: 7
  • Ekonomia: 17
  • Aktuariotza eta Finantza Zientziak: 3
  • Ikerketa eta Merkatu-teknikak: 3

Graduko ikasleak:

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza: 259
  • Ekonomia: 64
  • Finantzak eta aseguruak: 18
  • Zerga Sistema eta Administrazio Publikoa: 8
  • Marketin: 24

Ekitaldi honetan, Graduko sari bereziak ere banatuko dira, eta erretiroa hartu duten edo UPV/EHUn 25 urte bete dituzten Fakultateko langileei esker ona adieraziko zaie. Ekitaldian UPV/EHUko Koruak ere parte hartuko du, eta Gaudeamus igitur abestuz emango dio bukaera saioari.