euskaraespañol

UPV/EHUren Unibertsitate Orientaziorako Azoka

Noiz eta non

Noiztik: 2016/01/30 Noiz arte: 2016/01/27, 09:00 - 12:20

Irudia

Deskribapena

Larunbatean, urtarrilak 30, 9:00etatik 14:00etara, Arabako Campuseko Farmazia Fakultatean (Unibertsitateko Ibilbidea, 7), UPV/EHUko Unibertsitate Orientaziorako Azoka izango da. Sarrera librea da eta Unibertsitate Orientaziorako Azoka unibertsitate-aurreko ikasleak, haien gurasoak eta bigarren hezkuntzako irakasleak ditu jasotzaile. Unibertsitate aurreko ikasleei geroko ikasketak aukeratzen laguntzeko eta haiei zalantzak argitzeko, Unibertsitateko Argibide Zerbitzuak orientazio azokak antolatzen ditu. Bertan, informazio zehatza ematen zaie unibertsitatean ematen diren graduez, bai banan banaka azalpenen bidez eta bai taldeentzako informazio saioen bitartez.

UPV/EHUko unibertsitate-ikastegi guztietako zenbait irakaslek eta Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak azoketan parte hartuko dute hiru larunbatetan; egun bakoitzean Campus batean, hain zuzen ere. Hortaz, azoka bakoitzean UPV/EHUko hiru campusetan ematen diren gradu guztiei buruzko informazioa eskainiko da.  Aurten, jakintza-adarren arabera antolatuko dira UPV/EHUko 20 ikastegietako standak: Artea eta Giza Zientziak, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak eta Ingeniaritza eta Arkitektura.

Halaber, unibertsitateko zenbait zerbitzutako langileek informazioa emango diete ikasleei unibertsitatera sartzeko bideen, mugikortasun-programen, graduondokoen, tasa nahiz beken, unibertsitateko ostatu nahiz garraioaren, kirol-jardueren, unibertsitate-orientazioaren eta abarren gainean ere. Nahi izanez gero, Orientaziorako Azoka egunean bertan, Campus bakoitzeko unibertsitate-egoitza bisitatzeko aukera izango duzu http://resaresidencias.es/paisvasco.

Unibertsitate orientaziorako azoka hauek, UPV/EHUk urterik urtera sarbiderako programaren barruan burutu ohi dituen jardueren barruan kokatu behar dira, unibertsitate aurreko ikasle guzti-guztiek ikasketa aukeratu baino lehen informaziorik zabalena izan dezaten. UPV/EHUk urtero garatzen du Unibertsitatera Sartzeko Programa, unibertsitate-aurreko ikasleek ahalik eta informazio gehien izan dezaten ikasketak hautatu aurretik, eta Unibertsitate Orientaziorako Azokak programa horren baitan kokatuta daude, haren bigarren fasean, hain zuzen. Programari amaiera emateko, Ate Irekien Jardunaldiak egingo dira, martxoan, eta horietan parte hartzeko, izena eman beharko dute ikasleek otsailaren 1a baino lehen bigarren hezkuntzako eta lanbide-heziketako beren ikastetxeetan edo, banaka, unibertsitatearen web gunearen bidez: www.ehu.eus/sou/jardunaldi-irekiak

Informazio osoa: www.ehu.eus/sou/unibertsitate-orientaziorako-azokak