euskaraespañol

Zeharkako Feminismoei buruzko tailerra

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/16 Noiz arte: 2016/02/26, 16:00 - 16:33

Irudia

Deskribapena

Asteartean, otsailaren 16an, 16:00etan, Bizkaia Aretaoan (Abandoibarra 3. Bilbao),Jara Cosculluelak eta Blanca Ortigak koordinatuko dute Zeharkako Feminismoak programa. Formatu txikiko tailerren eta biltzar irekien bitartez, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan feminismoen inguruko zeharkako pentsaerak landuko dira lehen mailako hizlariekin.

guerrillascotidianas.org  kolektiboko Jara Cosculluela eta Blanca Ortiga adituak dira koordinatzaileak. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren finantzaketarekin eta UPV/EHUko @EHUkulturak lagunduta, doako tailerrak eta biltzarrak antolatuko dituzte otsailaren 16tik 26ra bitartean, jardunaldi irekietan.

Egitarauaren barruan, tailerrak (talde txikian egingo dira, eta komeni da aurrez izena ematea 16:00etatik 20:00etarako saioetarako) eta eztabaida mahaiak (biltzar irekiak, oro har 19:00etan) egingo dituzte, UPV/EHUko ikasleen laguntzarekin. Tailer eta eztabaida mahai guztietara joaten direnek UPV/EHUko graduetako batean hautazko kreditu bat lortu nahi badute, harremanetan jarri behar dute @EHUkulturarekin:

Hona hemen egitarau osoa: http://www.guerrillascotidianas.org/

TAILERRAK

• "Kazetaritza feminista eta fikziokoak ez diren narratibak": otsailaren 16an eta 17an, 16:00etatik 20:00etara
• "Soinu mapa feminista": otsailaren 18an eta 19an, 16:00etatik 20:00etara
• "Ikusmintzairak": otsailaren 22an, 23an eta 24an, 16:30etik 19:30era

EZTABAIDA MAHAIAK (mintzaldi irekiak)
Otsailaren 23tik 26ra

-Hitzaldi medikoak (otsailak 23):

• Aditua: Rosa Almiral

• Artista: Lucía Egaña

• + ikasle gonbidatuak

-Arkitekturak eta zaintzak (otsailak 24):

• Aditua: Hiria Collective

• Artista: Daniela Ortiz

• + ikasle gonbidatuak

-Ekonomia feminista (otsailak 24):

• Aditua: Astrid

• Artista: Eulalia Valdosera

• + ikasle gonbidatuak

-Multimedia artea (otsailak 26):

• Aditua: Lurdes Mendez

• Artista: Esperanza Collado

• + ikasle gonbidatuak

www.ehu.eus/ehukultura-bizkaia