euskaraespañol

Azken hogei urteetan, nola aldatu da denboraren erabilera eguneroko jardueretan?

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/17 Noiz arte: 2016/02/15, 09:00 - 14:20

Irudia

Deskribapena

Asteazkenean, otsailak 17, 09:00etatik 13:00etara bitartean, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan Denbora Aurrekontuen inkestak praktika soziologikoan jardunaldia egingo da. Ekitaldia, 09:00etatik 11:00etara arte gazteleraz izango da, eta 11:00etatik 13:00etara euskaraz.

Ekitaldian Bi hamarkadako gizarte-aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoan denboraren erabileraren bitartez. Denbora-aurrekontuei buruzko inkesta, 1993-2013 monografikoa ere aurkeztuko da. Lan horrek azaldu nahi du Euskal Autonomia Erkidegoan azken hogei urteotan gertatu diren gizarte-aldaketa, Denbora Aurrekontuen Inkesta (DAI) erabiliz. Jardunaldian, hausnartuko da biztanleriaren eguneroko bizimoduz eta eguneroko denboraren erabileraz.

Monografikoa Euskal Herriko Unibertsitateko eta Eustateko analisten arteko lankidetza-esparruaren barruan kokatzen da.  Parte hartu duten adituak erakunde hauetakoak dira: UPV/EHU, Madrilgo Unibertsitate Konplutensea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Matía Fundazioa eta Destatis-Alemaniako Estatistika Institutua.

Denbora Aurrekontuen Inkesta tresna bat da, biztanleriaren gizarte-ohiturei eta eguneroko bizitzari buruzko informazioa zehatza eskaintzen duena. Informazio hori lortzeko. biztanleriak eguneroko denbora nola erabili eta banatu duen aztertzen da.

Egitaraua

  • 9:00-9:30 Presentación
    • Josu Iradi. Eustatejo zuzendaria - Euskal Estatistika Erakundeko zuzendaria.Matxalen Legarreta. UPV/EHU
      • 9:30-10:45 Mahai-ingurua. Moderatzailea Enrique Morán (Eustat)
      • Gisela Bianchi (UPV/EHU) El cuidado de personas en la familia
      • Elena del Barrio (Fundación Matia) El ciclo de vida y el uso del tiempo
      • Marian Ispizua (UPV/EHU) El ocio y el deporte
      • Enrique Antolin (UPV/EHU) La configuración urbana y el tiempo de movilidad y trayectos
  • 10:45-11:00 Eztabaida
  • 11:00-11:30 Aurkezpena
    • Josu Iradi. Eustat - Euskal Estatistika Erakundeko zuzendaria
    • Matxalen Legarreta. UPV/EHU
  • 11:30-12:45 Mahai ingurua. Moderatzailea: Marta Luxán (UPV/EHU)
    • Auxkin Galarraga (UPV/EHU) Soziabilitatea eta gizarte eta politika arloko partehartzea
    • Patricia Campelo (UPV/EHU) Aisia eta kirola
    • Mertxe Larrañaga (UPV/EHU) Lan-merkatua eta ordaindutako lanaren denbora
    • Marina Sagastizabal (UPV/EHU) Generoa eta denbora erabilera
  • 12:45-13:00 Debatea eta itxiera