euskaraespañol

Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko ataleko karrera amaierako ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/19 Noiz arte: 2016/02/15, 18:00 - 13:39

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, otsailak 19, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa z/g, Leioa), UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko ataleko 2014/15 ikasturteko tituludunei diplomak banatzeko ekitaldia ospatuko da. Promozio berri hau 111 tituludunek osatzen dute –91 graduatu eta 20 lizentziatu–.

Ekitaldian, promozio honetako Graduko espediente onenaren aparteko saria jasoko du Laura Sancho Martínez ikasleak Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko dekanoa den Carlos Fuentenebroren eskutik. Era berean, aipamen berezia ere egingo zaie, baita ere, Gradu Amaierako Lanen Sari Berezia irabazi duten Laura Sancho Martínezi eta Haritzeder Hernández Gonzálezi. Sari hau, Jacinto Gil UPV/EHUko Zuzenbide Zibileko katedradunak emango du.

Ekitaldian UPV/EHUko Koruak ere parte hartuko du, eta Gaudeamus igitur abestuz emango dio bukaera saioari.

Ekitaldian izango dira, besteak beste:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea
  • Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia sailburua
  • Juan Luis Ibarra, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea
  • Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa
  • Ixusko Ordeñana, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko ataleko dekanorde koordinatzailea