euskaraespañol

Hitzaldia: 'Los ojos que explorarán la superficie de Marte'

Noiz eta non

2017/02/22 2017/02/22, 19:00 - 21:00

Kokapena

Entzunaretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko ikerketa talde batek NASAren Mars2020 misioan parte hartzen du. Misio honek ibilgailu zientifiko bat garraiatu nahi du Martera izan litezkeen bizitza seinaleak aztertzeko, bizigarritasuna ebaluatzeko eta Marteko klimaren, atmosferaren eta geologiaren ikerketa hobetzeko. Ikertzaile hauek neurketa espektroskopikoen bitartez planeta gorriaren lurzorua analizatuko duen kamera bat kalibratuko dute. Analisi horren helburua seinale organikoak bilatzea eta aurkitutako laginen mineralogia eta konposaketa kimikoa, atomikoa eta molekularra zehaztea da.

Ikerketa talde honen zuzendari den Juan Manuel Madariagak, proiektu honi buruz hitz egingo du 'Los ojos que explorarán la superficie de Marte' (Marteren gainazala aztertuko dituzten begiak) izeneko hitzaldian.

Hitzaldia datorren otsailaren 22an burutuko da, Azkuna Zentroan (Bilbo), eta gaztelaniaz izango da. Zientziatekak hilero UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen dituen hitzaldietako bat da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.