euskaraespañol

Gaurko irudia

Kurt Baker Combo-ren kontzertua Unibertsitate pabiloian

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/24 Noiz arte: 2016/02/18

Irudia

Deskribapena

Asteazken honetan, otsailak 24, arabar campuseko Unibertsitate pabiloian (Apraiztarrak, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz) Kurt Baker Comboren kontzertua izango da 19.00etan abiatuta, ehukultura programazioko jardueren barruan.

Kurt Baker Combo Madrilen bizi den Portlandeko (Maine) jeinuaren azken proiektua da. ‘Muy Mola Live!' diskoa plazaratu zuen 2015ean, Madrilgo Ghost Highway Recordings zigiluarekin. Guztira 11 kanta bildu ditu, Amerikako biran grabatuak: Kurten klasikoetako batzuk (‘Don't go Fallin in Love', ‘Partied Out', ‘I Want You Back'…), bere gustukoenen bertsioak (‘Don't Look Back', ‘Love Potion Number 9', ‘Dime que me quieres'…), bai eta bi kanta berri ere (‘Aorta Baby' eta ‘Traed & True'). Soinu fresko eta gordin horrek garbi erakusten du Comboak zer eskainiko digun gau batean agertoki gainean dena emanda dabiltzala: dibertimendua, kanta onak, jarrera irmoa eta trebetasuna.

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.