euskaraespañol

Animalien Bioteknologia Zentroaren arkitekturari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/10 Noiz arte: 2016/03/08, 19:00 - 08:27

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, martxoak 10, 19:00etan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzako erakusketa aretoan (Mazarredo Zumardia 69-71, Bilbo), Ander Marquet, JAAM Sociedad de Arquitecturako arkitektoak, UPV/EHUko Animalien Bioteknologia Zentroaren proiektuari buruzko hitzaldi bat emango du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak antolatzen duen ‘Aztarnak: Hezkuntzarako arkitektura' zikloaren baitan.

Ziklo honek hausnarketa bat proposatzen du eskari berrien gakoen eta arkitekturak emandako erantzunen inguruan.

Leioako Parke Zientifikoan dagoen eraikin honetan, biozientzien eta biomedikuntzaren alorrean ikerketak egiteko laborategiak kokatuko dira, modu honetara banatuta: bi solairu sotoan, beste lau sestra gainean, eta solairu tekniko bat, estalkian.