euskaraespañol

Gaztenpatia I Topaketaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/11 Noiz arte: 2016/03/09, 11:30 - 14:18

Deskribapena

Ostiralean, martxoak 11, 11:30ean, Bizkaia Aretoko Arriaga aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak eta Euskal Fondoa elkarteak aurkeztuko diote Gaztenpatia programari buruzko I Topaketa unibertsitate komunitateari, baita programaren ekintza nagusiak ere.

Gaztenpatia, hain zuzen ere, gazteen artean enpatia eta elkartasuna sustatzen dituen kulturarteko proiektua da. Sormena eta ekintzailetza soziala baliatuz, UPV/EHUko ikasleek hainbat jarduera landuko dituzte Euskal Fondoak diharduen herrialdeetako gazteekin batera: Mendebaldeko Saharakoekin, Guatemalakoekin, El Salvadorkoekin eta Nikaraguakoekin.

Izena emateko