euskaraespañol

XI. Lasterketa Mistoan izen-ematea

Noiz eta non

Noiztik: 2017/02/06 Noiz arte: 2017/03/09, 09:00 - 22:00

Irudia

Deskribapena

Otsailaren 6an zabalduko da Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen XI. Lasterketa Mistoan izena emateko epea, eta martxoaren 9ra arte irekita egongo da. Lasterketa martxoak 12an, igandean, burutuko da.

Izen-emateak interneten bitartez egin ahal izango dira soilik. Aurtengo dortsal kopurua 2.000koa izango da (1.000 bikote), epea bertan behera geldituko da guztiak banatzen badira lehenago.

Bi lasterketa antolatu dira (neska batek eta mutil batek osatutako bikoteek parte hartuko dute bietan ). Lehenengo lasterketak 5.000 metroko ibilbidea izango du, eta 11:00etan hasiko da (parte hartzaileek 12 urte baino gehiago izan behar dituzte).Bi kategoria izango ditu, unibertsitateko eta absolutua. Bigarren lasterketak, ‘Txikien Lasterketa bikoteka' izenekoak, 1.500 metro izango ditu eta 10:30ean hasiko da, eta 12 urte baino gutxiago izan beharko du bikoteko batek. Ibilbide biak Evaristo Churruca kaian hasiko dira (Guggenheim Museoaren alboan).

Dortsalak egun berean hartu ahal izango dira, 9:00etatik aurrera eta lasterketa hasi baino ordu erdi lehenagora arte. Helmugara heltzearekin batera kamiseta tekniko bat jasoko dute parte hartzaileek, baita jateko solido eta likidoa ere. Lehen 5 bikoteei garaikur bat emango zaie. Unibertsitateko ikasleek hautazko 0,5 kreditu lortzeko aukera izango dute.

Izen-ematea.