euskaraespañol

Ingelesa bultzatzeko, "EHU Talks" izeneko eztabaidagune berriaren aurkezpena

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/14 Noiz arte: 2016/03/11, 12:00 - 13:28

Deskribapena

Astelehenean, martxoak 14, 12:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditoriumean (Sarriena, z/g. Leioa) EHU Talks eztabaidagunea abian jarri den hitzaldi honekin: Categorically Unequal? The multiple dimensions of inequality in the US. Eta hizlaria izango da Andreas Hess, Soziologian irakaslea University College Dublin delakoan eta Yale Unibertsitateko Center for Cultural Sociology-aren partaidea.

Euskara eta Eleaniztasunaren Errektoreordetzaren babesa duen eztabaidagune honen helburu nagusia honako hauxe da: interesa duten Fakultateko kide orori aukera ematea, ingeles hizkuntzaren erabilera aktibo eta pasiboa sustatzeko. Horretarako, aditu desberdinek ingelesezko hitzaldiak emango dituzte, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean ematen diren irakasgaiekin lotura duten eta interes handia duten gaiei buruzkoak hain zuzen ere.