Laneko eta gizarte-segurantzako ikuskatzailetzari buruzko hitzaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2016/03/17 Noiz arte: 2016/03/14, 15:30 - 11:19
Deskribapena
Ostegunean, martxoak 17, 15:30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaiko atala (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘IV. Jardunaldiak: Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' ekimeneko bigarren saioa burutuko da. Oraingoan, hitzaldia, Manuel Velázquez Fernández Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako Buruak eskainiko du, ‘La nueva ley ordenadora del sistema de inspección de trabajo y Seguridad Social 23/2015' izenburupean.
Garbiñe Biurrun eta Sara Lallana irakasleek zuzenduta, zortzi hitzaldi emango dira jardunaldi hauetan. Besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte jardunaldi hauetan.
Saio guztiak 15:30etan hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat irekiko da. Sarrera doan izango da.
JARDUNALDIEN EGITARAUA:
Martxoak 17, ‘La nueva ley ordenadora del sistema de inspección de trabajo y Seguridad Social 23/2015'. Manuel Velázquez Fernández, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako Burua.
Apirilak 7, ‘Empresa: un nuevo estilo de relaciones es posible'. Koldo Saratxaga, NER taldearen sortzailea.
Apirilak 14, ‘El control empresarial del trabajador frente al derecho a la intimidad‘. Angel Ranedo, Lan eta Gizarte Segurantzan Abokatu aditua.
Apirilak 21, ‘Situación actual de la Seguridad Social pública y formas de mejora de las pensiones'. Enea Ispizua, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbideko ikerlaria.
Apirilak 28, ‘La mediación intrajudicial en el orden social: una oportunidad'. Beatriz Garcia Celàa, Bilboko Lan arloko 3. Epaitegiaren magistratua.
Maiatzak 5, ‘Relaciones colectivas en la CAPV y doctrina judicial'. Tomás Arrieta Heras, Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakaria.
Maiatzak 12, ‘Crisis durante los ciclos sociales o ciclos sociales críticos'. Sara Lallana del Rio, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidea eta Gizarte Segurantzako irakaslea.