euskaraespañol

Tuberkulosiari buruzko erakusketa pabilioian

Noiz eta non

2016/04 2016/04

Irudia

Deskribapena

Arabar campuseko Unibertsitate Pabiloiko erakusketa aretoan (Apraiztarrak k, 1. 01006 Vitoria/Gasteiz) Tuberculosia izeneko erakusketa bisitatu ahal izango da apirilaren 4tik aurrera, Medikuntzaren Historiarako Euskal Museoak eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta. Erakusketa hau ehukulturaren jardueraren barruan kokatzen da.

José Ramón Gurpeguik eta Begoña Madarietak gaixotasun horren berrikusteka historikoa egin dute, Corpus Hipocraticum-en ‘tisia' lehendabizikoz deskribatu zenetik Robert Koch-ek 1882.ean eritasun horren ardura duen mikroorganismoa aurkitu zuenera arte. Diagnosi eta tratamendurako erabilitako objektu mediko guztuak, X izpiak, bronkoskopioak, pneumotoraxa eta abar, museoaren funtsak dira eta hauetariko batzuk jarriko dira jendearen begien aurrera.