euskaraespañol

Familia enpresen kudeaketari buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/07 Noiz arte: 2016/04/05, 18:00 - 10:41

Irudia

Deskribapena

 

Ostegunean, apirilak 7, 18:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko gradu aretoan (Lehendakari Aguirre etorbidea 83, Bilbo - Sarriko), ‘CEO Familiar versus CEO no familiar' izenburudun hitzaldia eskainiko du Manuel Urrutia, Confiazn enpresako kontseilari ordezkari eta zuzendari nagusiak.

Hitzaldi hau, UPV/EHUk, Familia Enpresaren Katedraren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Merkataritza Ganberak eta CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak antolatutako ‘Familia Enpresen jarraitasunaren erronka' zikloaren baitan kokatzen da.
Hitzaldi honen ardatza familia enpresen kudeaketa izango da eta, bertan, familia kudeaketaren alternatiba bezala, enpresaren kudeaketaz arduratzeko kanpoko pertsona bat kontratatzearen egokitasuna aztertuko da. Kudeaketa eredu biak alderatuko dira adibide praktiko birekin, familia gerente batena eta kanpoko gerente batena.

‘Familia Enpresen jarraitasunaren erronka' zikloaren programa 17 ekintzak osatzen dute, jardunaldi, tailer eta hitzaldi formatuetan.