euskaraespañol

Enpresa-harremanei buruzko hitzaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/07 Noiz arte: 2016/04/05, 15:30 - 12:25

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 7, 15:30etan, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaiko atala (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘IV. Jardunaldiak: Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' ekimeneko hirugarren saioa burutuko da. Oraingoan, hitzaldia, Koldo Saratxaga, NER taldearen sortzaileak eskainiko du, ‘Empresa: un nuevo estilo de relaciones es posible' izenburupean.

Garbiñe Biurrun eta Sara Lallana irakasleek zuzenduta, zortzi hitzaldi emango dira jardunaldi hauetan. Besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte jardunaldi hauetan.

Saio guztiak 15:30etan hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat irekiko da. Sarrera doan izango da.

JARDUNALDIEN EGITARAUA:

Apirilak 7, ‘Empresa: un nuevo estilo de relaciones es posible'. Koldo Saratxaga, NER taldearen sortzailea.

Apirilak 14, ‘El control empresarial del trabajador frente al derecho a la intimidad‘. Angel Ranedo, Lan eta Gizarte Segurantzan Abokatu aditua.

Apirilak 21, ‘Situación actual de la Seguridad Social pública y formas de mejora de las pensiones'. Enea Ispizua, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbideko ikerlaria.

Apirilak 28, ‘La mediación intrajudicial en el orden social: una oportunidad'. Beatriz Garcia Celàa, Bilboko Lan arloko 3. Epaitegiaren magistratua.

Maiatzak 5, ‘Relaciones colectivas en la CAPV y doctrina judicial'. Tomás Arrieta Heras, Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakaria.

Maiatzak 12, ‘Crisis durante los ciclos sociales o ciclos sociales críticos'. Sara Lallana del Rio, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbidea eta Gizarte Segurantzako irakaslea.