euskaraespañol

‘Matematikak eguneroko bizitzan' hitzaldi zikloa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/07 Noiz arte: 2016/04/28, 19:30 - 21:30

Irudia

Deskribapena

BIHAR ostegunean, apirilak 7, 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo), ‘Matematikak eguneroko bizitzan/Las Matemáticas en la vida cotidiana' hitzaldi zikloaren hamahirugarren edizioari hasiera emango zaio. Ekimen honekin, matematikak eta bere errealitatea gizarteari hurreratu nahi zaio. Zikloa osatzen duten hiru hitzaldiak apirilaren 7an, 14an, 21ean eta 28an burutuko dira Bidebarrieta bibliotekan, 19:30etan. Sarrera librea izango da.

Aurtengo edizioa UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasle Javier Duondikoetxeak irekiko du, zeinak emango duen "Matemáticas en las Imágenes: fotografías, huellas dactilares, escáneres y más" hitzaldia emango duen
Hitzaldi xorta hau Espainiako Matematikaren Errege Sozietateak antolatu du Bilboko Udala, UPV/EHU, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroa eta Radio Euskadiren laguntzarekin.

Antolatzaileen adierazi dutenez, "eguneroko bizitzan egiten ditugun ia jarduera guztiek matematiken beharrizana dute, nahiz eta batzuetan ezkutatuta izan: telefono mugikor batetik hitz egin, kamara digital bat erabili, bankuetako kutxazain automatikoetatik dirua atera, mapa bat erabili, satelite bidezko telebista ikusi, ordenagailua edo Internet erabili, aseguru bat egin, inbertitu edo mailegu bat eskatu, etxebizitzak eraiki eta abar luze bat".

Informazio gehigarria