euskaraespañol

Lydia Zapata Peña Historiaurreko irakasleari omenaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/14 Noiz arte: 2016/04/08, 12:00 - 12:08

Irudia

Deskribapena

Hilaren 14n, osteguna, 12:00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko areto nagusian, ekitaldi bat egingo da 2015eko urtarrilean zendutako Lydia Zapata Peña irakasle-ikertzailearen omenez. Aurrerago, 13:00etan, haren izen-abizenak daramatzan plakari estalkia kenduko diote Paleobotanika Laborategian.

Omenaldiak bi zati izango ditu, eta Letren Fakultateko areto nagusian emango zaio hasiera irakasle-ikertzailea gogoratuz. Hauek dira parte hartuko dutenak: Iñaki Bazán, Letren Fakultateko dekanoa; Fernando Plazaola, UPV/EHUko Ikerketaren arloko errektoreordea; Askoa Ibisate, Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko zuzendaria; Javier Fernández Eraso, Historiaurreko katedraduna; eta Leonor Peña, Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko (CSIC) ikertzailea; baita kide akademikoak, senideak eta lagunak ere. Horren ondoren, irakasle-ikertzailearen izen-abizenak daramatzan plakari kenduko zaio estalkia eta, haren omenez, laborategi bati emango zaio haren izena modu ofizialean.