euskaraespañol

‘Espezieen eboluzioaren matematikak'

Noiz eta non

2016/04/14 2016/04/14, 19:30 - 21:30

Irudia
Espezieen eboluzio prozesua berreraikitzeko orduan matematikaren erabilera lagungarria izan daiteke

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 14, 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo), Marta Casanellas Universitat Politècnica de Catalunyako irakasleak "Las matemáticas de la evolución de las especies" (Espezieen eboluzioaren matematikak) hitzaldia emango du.

asanellasen mintzaldia matematikek espezieen eboluzioan bete duten lekuan zentratuko da, eta zehatzago esanez, espezieen eboluzio prozesua berreraikitzeko arazoari ekiteko orduan teknika matematikoen erabilera azalduko du.

Hitzaldia ‘Matematikak eguneroko bizitzan/Las Matemáticas en la vida cotidiana' zikloan kokatzen da. Ekimen honekin, matematikak eta bere errealitatea gizarteari hurreratu nahi zaio. Iragan astean, apirilaren 7an, hasi zen zikloak beste bi hitzaldi izango ditu,  apirilaren 21ean eta 28an burutuko direnak  Bidebarrieta bibliotekan. Sarrera librea da.

Aurreko edizioetan egon den ikus-entzule kopuru handia dela eta, hitzaldi guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira http://www.kulturguneatb.net webgunearen bitartez.

Hitzaldi xorta hau Espainiako Matematikaren Errege Sozietateak antolatu du Bilboko Udala, UPV/EHU, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroa eta Radio Euskadiren laguntzarekin.