euskaraespañol

‘Mundu bat begirada anitz' zinema jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/18 Noiz arte: 2016/04/14, 10:30 - 14:33

Irudia

Deskribapena

Apirilaren 18tik 22ra bitartean, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren fakultatean burutuko da ‘Mundu bat begirada anitz' zinema jardunaldien bederatzigarren edizioa. Aurten, haurtzaroaren bidezko begiradak izango dira ardatz nagusi.

Fakultateko lektoretzak  (alemana, frantsesa, galegoa, italiera eta errusiera) antolatuta, astean zehar haue eta nerabeak protagonista izanen dituzten filmak proiektatuko dira azpititulatutako jatorrizko bertsioan.

Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko dira Letren fakultateko gradu aretoan, hilaren 22koa izan ezik; egun horretako aurkezpena eta proiekzioa 0.08 ikasgelan egingo baita. Proiekzio aldia amaituta, parte hartu duten kulturaren jatorrizko gastronomi produktuen dastatzea eskainiko da. Sarrera libre eta dohainekoa izango da plaza guztiak bete artean.

Informazio gehigarria