euskaraespañol

Ingeniaritza jasangarriari buruzko jardunaldi eta erakusketa

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/19 Noiz arte: 2016/04/12, 09:30 - 09:52

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako U.E.-k ingeniaritza jasangarriari buruzko jardunaldi eta erakusketa antolatu du, ahalik eta aztarna ekologikorik txikiena uzten duen ingeniaritzaren kultura zabaltzearren. Jarduera hauek ikasleak eta UPV/EHUko pertsonala dituzte helburu, baina enpresak eta publiko orokorra ere bai.

Jardunaldia 9:30etan hasiko da asteartearekin, apirilak 19 dituela, eskolako ekitaldi aretoan eta bertan egongo dira, besteak beste, Ihobe, Tecnalia, Idom eta Irizar enpresen ordezkariak egongo dira enpresa jasangarriak unibertsitatearen esparrura hurbiltzeko asmoz.

'Ingeniaritza jasangarriaren produktuak' erakusketari dagokionez, aprilaren 19an bertan inauguratuko da, 12:30etan, Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea, José Antonio Galera Ingurumen eta Hirigintzako foru-diputatua eta Nerea Melgosa Vitoria/Gasteizko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren arloko zinegotzia bertan direla.

Maiatzaren 4 arte, Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako U.E.ko korridoreak museo bihurtuko dira non ingeniaritza jasangarriko enpresa handi zein txikiek erakutsiko baitituzte beren produktu eta zerbitzuak. Erakutsitakoetan parte hartuko dute Albaola, Argolabe, Betico, Bizi Bike, BMW, Bultaco, CIC Energinune, Ekoetxe, Évolo, Fagor, Goiener, Idom, Indar, Ingeteam, Inteman, Irizar, Julian Azkue, Luyando, Mercedes-Benz, Motostudent, Rebattery, Sueña en 3D, Ternua bezalako enpresek eta Vitoria/Gasteizko udalak eta Arabako foru-diputazioak berek ere.

Gertakariaren web gunean aurkituko ahal da informazio gehiago eta izena emateko modua.