euskaraespañol

Uhin grabitazionalen detekzioa: astronomia berriaren sorrera

Noiz eta non

2016/04/27 2016/04/27, 19:00 - 21:00

Irudia
Irudia: By NASA, ESA and H.E. Bond (STScI), via Wikimedia Commons (CC-BY-SA)

Deskribapena

Asteazkenean, apirilak 27, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditorioan (-1 solairua) (Arriquibar Plaza), La detección de ondas gravitacionales: el nacimiento de una nueva astronomía' izeneko (‘Uhin grabitazionalen detekzioa: astronomia berriaren sorrera') hitzaldi eta mahai-inguruan izango dira José Juan Blanco-Pillado, Jon Urrestilla eta Raül Vera fisikariek, UPV/EHUko Fisika Teorikoko eta Zientziaren Historiako Departamentuko irakasleak.

Iragan otsailaren 11n astronomiaren garai berri bati eman genion hasiera. Egun horretan, Uhin Grabitazionalen Laser Interferometriako Behatokiak (LIGO) uhin grabitazionalak lehenengoz detektatu zituela eman zuen aditzera, azeleratutako objektu masiboek espazio-denboran eragindako bibrazioak, alegia. Albert Einsteinek duela mende bat aurreikusi zituen, eta bagenituen existitzen zirenaren zeharkako frogak, baina orain arte ezin izan dira uhinok detektatu. Baina zertan datza fenomeno hori? Zergatik izan da hain garrantzitsua haien aurkikuntza eta zein dira fisikan eta astronomian izango dituen ondorioak?

Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau gaztelaniaz izango da. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.