euskaraespañol

Sareek eta komunikazioek mundua nola eraldatu duten aztertuko da hitzaldi batean

Noiz eta non

Noiztik: 2016/04/28 Noiz arte: 2016/04/25, 19:30 - 12:09

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, apirilak 28, 19:30etan, Bilboko Bidebarrieta bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo), Urtzi Ayesta (Ikerbasque/CNRS-LAAS) ikerlariak hitzaldia emango du ‘Sareek eta komunikazioek mundua nola eraldatu duten ikuspegi historiko eta zientifiko bat: telegrafotik Internetera, eta haratago' izenburupean. Sarrera librea izango da.

Hitzaldi hau, apirilaren 7an hasitako ‘Matematikak eguneroko bizitzan/Las Matemáticas en la vida cotidiana' zikloko azkena izango da. Ekimen honekin, matematikak eta bere errealitatea gizarteari hurreratu nahi zaio.

Telegrafo elektrikoa kontsidera daiteke lehen mundu mailako komunikazio saretzat, eta gaur egungo komunikazio sare nagusien aitzindari, hala nola, telefonoa, hari gabeko sareak, Internet, Facebook, Twitter, etab. Hitzaldian, sare hauen garapena ahalbidetu duten lorpen matematiko nagusiak gainbegiratuko dira. Bestalde, sare erraldoi hauen estruktura ulertzeko, naturan eskuragai ditugun sare batzuetatik, hala nola garuna edo proteina sareak, ondoriozta daitezkeen hainbat lezio azpimarratuko dira. Eta etorkizun hurbilean aurreikusi daitezkeen bilakaerak ere aipatuko dira.

Aurreko edizioetan egon den ikus-entzule kopuru handia dela eta, hitzaldi guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira http://www.kulturguneatb.net webgunearen bitartez.

Hitzaldi xorta hau Espainiako Matematikaren Errege Sozietateak antolatu du Bilboko Udala, UPV/EHU, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroa eta Radio Euskadiren laguntzarekin.